sábado, 29 de septiembre de 2012

NOTICIA EN EL ANBOTO Y PEQUEÑA CRONICA DE MALVASIA

 


Iron man erdia

Bere lehenengo iron man erdia irabazi egin du Unai Urienek


Durango - 2012ko irailaren 28a, 14:11
Irail hasieran Unai Urienek (Durango, 22 urte) lehenengoz parte hartu zuen iron man erdiko distantzia batean Sorian (Malvasiako iron man erdia, Abejar, Gaztela Leon) eta 23 urtez azpiko mailan irabazi egin zuen.

Mugarra triatloi taldeko triatletak azaldu duenez bizikletako tartea bereziki gogorra egin zitzaion. “Uretatik hamargarren tokian irten nintzen, saio nahiko ona egin nuen. Bizikletako zirkuitua oso aldapatsua zen eta izugarrizko beroa egiten zuen. Nahiko ukituta jaitsi nintzen bizikletatik”. Horregatik, hauspoa eta indarrak dosifikatuz ekin zion korrikako tarteari: “Lasai irten nintzen, ez nuen sustorik hartu nahi. Aurrera joan ahala gero eta hobeto sentitu nintzen eta nahiko ondo bukatu nuen lasterketa”. Bere mailan, 23 urtez azpikoan, onena izan zen.

Orain aurredenboraldian murgilduta dago. Bere asmoa iron man erdiko distantziako probak lehiatzea da. Badaki aurredenboraldi gogorra datorkiola, baina “gogotsu nago”.


















No hay comentarios:

Publicar un comentario